Menu_berriak
Menu_hauteskun
menu_herriak
agenda_menu
Tags
-
... ... ...
berriak - noticias
- 2008-03-11 10:48
- 2008-03-07 14:42
- 2008-03-07 09:50
- 2008-03-06 10:23
- 2008-03-06 10:19
- 2008-03-05 11:21
y a tí... ¿qué te mueve?
comentarios recientes
- 22:20: VOSOTROS HACEIS LEÑA DEL
- 10:34: Según comentaron antes esta
- 23:49: ¿Nos movemos?
Es probable
- 10:11: A mi parecer no se han
- 16:30: Pasadas las elecciones,
- 02:45: El comentario de abajo creo
- 21:32: Yo estoi totalmente en
- 21:03: Una cosa esta clara, que
- 20:28: El jueves pasado, un día
- 16:56: Bihar gutariko bakoitzak









Comentarios
Baita ere erantzun nahi
Mié, 2008-03-05 10:49 — Anonymous (no verificado)Baita ere erantzun nahi nioke euskalherri politikoaz ari naizen ala ez galdetzen didanari.
Ba ez dakit, euskal herri politikoa da dagoen euskal herri politikoa, alde batetik EAE, bertzetik Nafarroa, eta bertzetik iparraldea. Horren alde nagoen ala ez? Ba hori da dagoena, eta borroka demokratikoek hortik abiatu behar dute. Nafarroan ditugun erronkak asko dira: etorkinen integrazioa, euskara, ekonomia arloan, etxebizitza, autogobernua, identitateen arteko gatazaka eta ezinikusia, guztiok gizarte beraren kide izatearen sentimendua galerazten duena, denboraren poderioz eta de facto Nafarroa ezberdinak sortu dituenak, bai sentimenduz eta abar. Mendian ez da erribera ezagutzen, eta erriberan ez da mendia ezagutzen, iruñerrian bertan ere elkar ezagutzen ez duten elkarri inongo estimurik ez dioten iruñea ezberdinak daude, eta denok dute "nafarroa" ahotan.
Gure gizarteak dituen erronkei aurre egiteko nire iritiziz Nafarroa Bairen proposamena egokia da, errotik demokratikoa izan nahi duelako -"demokratak eguneko 24 orduz"- eta sensibilitate ezberdineko nafarron elkargunea bilakatu nahi duelako.
Independentzia, lurraldetasuna ... ¿zer da hori? kontzeptu horiek, eta hare gehiago modu absolutuan aldarrikatuta, ez dute balio gizarte honek dituen erronkei aurre egiteko.
Guztiz ados esaten
Mié, 2008-03-05 10:18 — Anonymous (no verificado)Guztiz ados esaten duzunarekin!! Horixe da jende pila betek egiten dugun analisia eta hori da ANVkoek ulertzen ez dutena, inposaketak ez dira konbatitzen inposaketa gehiagorekin....Nafarroa euskadi da nafar pila batentzeko baina beste gehiengoak (momentuz) ez du hori pentsatzen, eta ez bakarrik hori, baizik eta begi txxarrekin begiratzen dute urte hauetan ETA eta MLNV-koek egin duten politikari ezker, beste gauz batzuen artean...
atzo "euskalherri zalea"
Mié, 2008-03-05 08:36 — Anonymous (no verificado)atzo "euskalherri zalea" nintzela aitortu nuena naiz.
oso ondo iruditzen zait independentziaren alde-eta borroka egitea, ni ez naiz espainol sentitzen adibidez. baina badirudi ahaztu egin dutela batzuek independentzia lortzeko herri honen gehiengoak hori nahi izan beharko lukeela, eta Nafarroan gehiengo hori ez dago. Egia da baldintza demokratiko batzuk falta direla, erabakitzeko eskubidea adibidez, baina gauza horiek guztiak lortzeko, lehenik eta behin Nafarroan jende askok ez bakarrik abertzeleekiko, baizik eta euskaldunokiko sentitzen duten "beldurra"rekin amaitu behar da. "Independentzia" ohiu egitea oso ondo dago, baina Nafarroan horrek ez du ezertarako balio, barnea husteko besterik ez.
Lehenengo geure burua euskalduntzat dugunok Nafar gizarteari erakutsi behar diogu gai garela Nafarroa osorako proiektu integratzaile eta ezkertiar bat aurrera eramateko, nafarren mesederako. Hori gabe ez dago ezer. Hori da helburua, bertzerik ez.
Nafarroaren autogobernua eta nafar gizartearen interesa euskalherrizaletasunetik eta ezkerretik UPN-k baino hobeto defendatu ahal daitezkeela demostratu egin behar da, ez aldarrikatu bakarrik. Eta hori eguneroko lana da, gauza txikienengatik ere kezkatuz, parkeak garbi edukitzearen kezka, parte-hartze sozialaren kezka, etorkinen integrazioari buruzko kezka ... eta gauzak egin.
Oihu egiteak eta banderak aireratzeak ez du ezertarako balio.
Eta gero, gerokoak.
Aspaldi ezagutzen ditut
Mar, 2008-03-04 23:33 — Anonymous (no verificado)Aspaldi ezagutzen ditut euskal herritarrak ez diren euskaltzaleak, gainera, gehienak euskaldunak dira, zinez diotsuk, zer tema darabilzuen politika eta kultura estuki lotzen, sikiera ganorazko kultur politika bultzatuko bagenu
Ba zorionak! ni ez. - Euskal
Mar, 2008-03-04 22:23 — Anonymous (no verificado)Ba zorionak! ni ez.
-
Euskal Herrizalea zarenean ez dut argi zer erran nahi duzun. Euskal Herria kulturalaz ari bazara ez dauka zentzu handirik ezta? azken finean euskaltzalea izatea eta euskal herri zalea izatea eskutik doaz.
-
Orduan Euskal Herri politikoaz ari zarela pentsatzen dut. Ez dut ulertzen Euskal Herria politiko baten alde egitea eta abertzale ez izatea.
Ba nik bat nator
Mar, 2008-03-04 22:21 — Anonymous (no verificado)Ba nik bat nator Lizarrakoarekin, baina zubiaren bertzealdean nago: Nafarroa Bai bozkatzea erabaki dut oraingo honetan. Nafarroa baik ez nau asetzen baina uste dut tresna ona izaten ahal dela euskaldunoi dagozkigun eskubide guziak eskuratzeko. Behin eskubide horiek eskuratuta, ez nuke esanen naturaren kontrako bozka litzakela NaBai, baina aukeran, eta aukerak izanen dira, gustorago egonen naiz bertzelakoa bozkatuta. Ni ez naiz abertzalea baina independentziaren aldekoa naiz,ezkerrekoa, antimilitarista eta ekologiaren aldekoa. Hori ikusita, Nabai ez da nire aukera ideala eta ez da izanen nere aukera etorkizun hurbilean( hurbila izatea espero dut!) baina martxoaren 9an gogotxu emanen diot bozka NaBairi.
Osasuna eta Askatasuna!
Ni oso harro nago Nafarroa
Mar, 2008-03-04 21:14 — Anonymous (no verificado)Ni oso harro nago Nafarroa Baiekin, eskuinaren eta sasi-ezkerraren (psn-ren) gezurrak agerian uzten dituelako.
Ez dute ezta Nafarroako autogobernua ere defendatzen ... horretarako balio izan du NaBaik, eta PSN-ren koldarkeria eta UPN-rekiko borondatezko menpekotasuna ere agerian uzteko. Hori ANV-k ezin izango luke inoiz ere lortu.
Ni ez naiz berez abertzalea, baina bai euskaltzale amorratua. NaBai nafar gizartearen alde lan egin behar du, euskal mundutik edo euskaherrizaletasunetik -ni euskalherrizalea ere banaiz!-, baina betiere Nafar gizartearen alde, eta ez alderantziz, Nafar gizartea erabili euskalherriaren alde. Hori gizarteari trufa egitea baita. Lehenengoa da nire iritziz euskaldunon herria eraikitzeko modu bideragarri bakarra.
Aupa NaBai!
Ulertzen dut egiten ari
Mar, 2008-03-04 19:31 — Anonymous (no verificado)Ulertzen dut egiten ari zaretena, ahal den heinean abertzaletasuna lausotu ahalik eta nafar gehiagorengana iristeko. Ikusten ditut horren onurak.
-
Ni abertzalea naiz, euskalduna, euskaltzalea, ezkertiarra eta independentista. NaBaik ez ditu asetuko nire helburuak, hori badakit ere, baina norantza egokian (nire helburuetarako betiere) pausuak eman ditzakeela uste dut. Nere itxaropena da NaBai zubi bihurtzea ahalik eta jende gehien erakartzeko gurera. Baina hori litzateke niretzako, zubia, ni oraingoz zubiaren alde bietako batean nago (eta nik uste nahiko argi dagoela zein aldetan).
-
"Bihotza" banatuta daukat, halere hautes egunean aukeratzen dudana aukeratuta ere zorte ona opa dizuet. Uxue eta NaBai ez dira nahikoa, baina dagoena baino hobea badira.
-
Lizarra
"Hemendik"? Nondik ba?
Mar, 2008-03-04 12:55 — Bixente (no verificado)"Hemendik"? Nondik ba? Gainera, hurbiltasun ala urruntasun sentsazioak begiralearen ikuspuntuaren menpe dago: perspektiba legea.
hemendik besarkada bat
Mar, 2008-03-04 09:05 — Anonymous (no verificado)hemendik besarkada bat Carlos Chiviteren hurbilekoei.
Enviar un comentario nuevo